wentworth webster (1828-1907) · 2016. 5. 10. · ipuinen bilketan lagundu zioten gehienak andreak...

24
WENTWORTH WEBSTER (1828-1907)

Upload: others

Post on 28-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • WENTWORTH WEBSTER(1828-1907)

  • Egilea:

    PATRI URKIZU

  • Irudian ikusten dugun bizar luze etaurdindun hori apaiz protestante bat da.Ingelesa eta euskaltzalea gainera.Ingalaterra aldean Middlexe-koUxbridge-n jaio zen 1828ko ekainaren26an, hain zuzen, eta Euskal HerrikoSaran urte ugari bizi ondoren 1907koapirilaren 2an hil zen, DonibaneLohizuneko kanposaindu anglikanoanhobiratu zutelarik.

    Gazte ikasketak Brighton-go eskolapribatu batean egin zituen, eta 21urtera iristerakoan Oxford-eko LincolnCollege-n Unibertsitate mailakoakburutu, Master of Arts titulua lortuz.Ikastetxe hau, jakina den bezala,1427an eraikia izan zen eta gauroraindik hobeto kontserbatzen direngoi-eskoletarikoa da, XV. mendekoaurrealde eta barneko kalostrak iabere-berean dirautelarik. Jon Wesley-k,erlijio metodista asmatu eta sortuzuenak ere, bertan ikasi zuen, etahonen gelak egun kapera bilakatubide dira.

    Unibertsitate tituluaz horniturik,1852an zientzia-etxe hura utzi zuen,deliberaturik apaiz protestante egitea.Diakono ordenatu eta zegozkion

    1

    BIZITZA ALBISTEAK LABURZKI

    lanetan hasi zen handik bi urteraCliford-en (Somerset). Bidaiatzea eremaite zuenez, Eskozia, Alemania etaSuitzan barrena ibili ondoren 1858anAzores uharteak, Rio de Janeiro etaBuenos Aires bisitatu zituen. EtaEuroparatutakoan 1861an apaiz osobilakatu zen eta eliza-jardunakbetetzera Pirinio alderantz jo.

    Wentworth Webster (1828-1907)

  • Ingeles koloniak Donibane--Lohizunen 1869an eliza anglikanoaeraiki zuenean, bertako lehen kapelauizendatu zuten. Hantxe lan egin zuen1882a arte. Bellevue alargunarenDajieu-baita etxean bizi zen,txolarteetan euskal gaiez artikuluakidatziz, ipuinak bilduz alargunarenahoz, eta besteak beste geroagoHendaiako apaiz izango zenarenalargunaren semeari latina eta inglesairakatsiz. Gazte-gaztetandik, ordea,osasun ahul eta eskaseko zenez, hobebeharrez egoitza Sarako herribaketsuan kokatu zuen, Lembizkaiauzoko Bechienia izeneko etxeederrean.

    Bagnères-de-Bigorre-n aurkitu zuenemaztetzat hartuko zuena eta bainu--hiri honetan bizi ondoren Miarritzenkokatu zuen egoitza. 1862-1863.urteetan Egipton barrena ausartu zen,eta 1864an Euskal Herrian kokaturikedireten dugu jadanik, eta ekainaren20an Larrañeko herrixkan Rixardbeldurgabe pastorala ikuskatzen.Horren berri Londreseko Mac-Millan’sMagazine aldizkarian eman zuenhurrengo urtarrilean Hurt anderearekinbatera sinatuz. Halaber, oraindikargitaragabe dirauen ingeles itzulpenaere (Tragedy of Richard, the Fearless,Duke of Normandy) burutu zuen.

    2

    Bechienia etxea PhilippeVeyrin-ek egindako irudibatean.

  • Hemen urte mordoxka igaro ondoren–mende laurdena zehazki hitzegiteko–, lanean eta zenbaiteuskaltzalerekin harremanetan(Abbadia, Elizanburu, Manterola,Urquijo...) Krespotegi izeneko etxean–gaur Mendibista deitu ostatuan–,eman zuen azken arnasa.

    Familia oparoa izan zuen. Lau alabaeta seme bat. Denek euskara ikasi

    zuten, eta semeak Oxforden bezalaalaba batek Cambridgen aurkitu zuenlan irakasle gisara.

    Izaeraz apal, atsegin, langile etaemankor zenez, bere liburutegiaberatsa beti irekita zegoen adiskideeta euskaltzaleentzat. Eta adibidez,bere bitartekaritzari esker etorri zirenbai Hugo Schuchardt Grätz-ekohizkuntzalari ospetsua Sarako euskaraikastera eta aztertzera, bai etaIngalaterrako lehen ministrari izan zenGladstone Euskal Herria bisitatzera.

    3

    Bechienia gauregun.

  • Linguistique et de Philologiecomparée, Revue des ÉtudesAnciennes, Revue du Béarn et duPays Basque), eta Espainian (Boletínde la Academia de la Historia, Boletínde la Institución Libre de Enseñanza,España regional, Euskalzale, EuskalErria, Euskalerriaren Alde, LaIlustración católica, Revistacontemporánea, Revista crítica deHistoria y Literatura Españolas, ...).

    Hori dela eta garaiko jakintsu etaeuskalari gehientsuenekin harremanestuak izan zituen, bere gutuneriaaberatsak adierazten digunez. Gutunhartzaile eta igorle batzuk soilikaipatzekotan hona zenbait izen: AntonAbbadia, Louis Lucien Bonaparte,Karmelo Etxegarai, Jose Manterola,Marzelino Menendez Pelayo, JohnRys, Hugo Schuchardt, Julio deUrquijo, Julien Vinson...

    Argitaratu zituen obra nagusiakhauexek izan ziren: Basques Legends(1877), Spain (1882), Some features ofModern Romanism (1890 ing.), Pierred’Urte-ren Grammaire CantabriqueBasque (1900), Les loisirs d´unÉtranger au Pays Basque (1901), eta

    Hirurogeita bostean hasi zen –ezdugu lehenagoko lanen berri–, eta hilarte liburu eta artikulu ugari idatzizituen (une foule d´articleséphémères, hamaika artikuluiraungaitz, dio berak) ingelesez,frantsesez eta gaztelaniaz, batik batEuskal Herriko gaiez mintzatuz,Ingalaterran (Anglican ChurchMagazine, Athenaeum, CornhillMagazine, Encyclopaedia Britannica,English Historical Review, FortnightlyReview, Journal of the Gypsy LoreSociety, Journal of the AnthropologicalInstitute, Mac-Millans Magazine, TheAntiquary, The Swiss AnglicanMagazin, The Journal of theAnthropological institute of GreatBritain, The Pyrenean, The Season,The Treasury of languages, TheAcademy...), Estatu Batuetan(Encyclopaedia of Religion andEthics...), Frantzian ( Bulletin de laSociété Ramond, Bulletin de la Sociétédes Sciences, Lettres et Arts deBayonne, Bulletin de la Société deBorda, Bulletin Hispanique, Bulletin deBiarritz Association, La NouvelleRevue, La Réforme Sociale, LaTradition au Pays Basque, Revue de

    4

    IDAZLANAK

  • Gleaning in Church History, chiefly inSpain and France (1903).

    Bere liburutegiko eskuizkribu zenbaitBaionako Herri Liburutegira iraganziren, ezen galdetu ziotenean eaParisekoan ala Baionakoan nahi zituenutzi, bere erantzuna Euskal Herrianuzteko izan zen, Dulaney, Hiriart etaDucéré jaunekin zordun baitzen,Baionako liburutegian bertan hainbatikerketa burutua zenez (1904-X-10ekogutuna). Hauek noski, euskalliteraturaren historiarako harri bitxieder eta prezios dirateke, hala nolalegendak eta antzerkiak, besteakbeste.

    INGLES EUSKALARI AITZINDARIAK

    Errenazimenduarekin batera hasiziren Europako herri ezberdinenhizkuntzetara itzultzen Biblia. Bidehonetan ez zen atzeratuenetakoa izaneuskara, zeren Joanes Leizarragak etabere taldeak, Joana AlbretekoaNafarroako erreginaren aginduz,euskaratu eta 1571n plazaratubaitzuen Rochellan Testamentu Berria.Zertxobait beranduxeagokoak dirawelsheraz B. Lhoyd apezpikuarenardurapean egin Bibliaren itzulpena(Oxford, 1610), edota gaelikoz WilliamBedelek eginikoa (Londres, 1685).

    XVII. mendean Plunkett delako batek–Olivier Plunkett (1629-1681)artzapezpiku eta Irlandako elizarenburu izatera iritsi zenak, eta bere zelohandiagatik traizio akusaziopeanepaitu eta Londresen hil zutena ote?–,latin-ingeles-euskara hiztegitxo batidatzi zuen. Orijinala Dublingo TrinityCollege-ko liburutegian aurki daiteke.

    Beste hizkuntzalari eta zientzia-gizonospetsua Edward Lhwyd (1660-1709)dugu, Ashmoleo Erakustegikokontserbatzailea eta aipatu Trinity-koliburuzaina. Jakintsu hau 1696anLhwyd’s News kazeta argitaratzen hasizen. Gobernuaren aurka panfleto batidazteagatik gartzeleratua ere izanzen, baina ez zuen iraun presondegian

    5

    Rixard, Normandiako Dukea pastoralaren ingeles itzulpena.

  • Honen hitzaurrean David Wilkins(1685-1745) orientalista eta Lambethjauregiko liburuzainak dioskun bezala,aurkezten diren euskarazko hiru AitaGure ezberdinak bat LeizarragarenTestamentu Berria-tik (1571), besteaJoanes Haranbururen Debocinoescuarra, miraila eta oracinoteguia...-tik(1635), eta hirugarrena Pierre d’Urtedonibandarrak emandakoak dira.Hainbat hizkuntzatan ageri otoitzarenbitartez frogatu nahi zen haien artekononbaiteko ahaidetasuna, hala nolaguztien artean hebraierak zeukanlehentasuna. Euskara hor egotearenarrazoia Lhwyd-en ideiei jarraikizhizkuntza zeltekin zeukan lotura etaharremanean zetzan, noski.

    Dena den, eta XIX. mendean zenbaitikerketa bide horretatik joan arren, askifrogaturik gelditu zen, usteak uste,bide oker eta ustela zela hori, eta XX.mendean Koldo Mitxelenak bereakeginez Charles Boudak eta Nils M.Holmerrek eginiko azterketa sakon etakritikak honako ondoriora iristen da,alegia, irudipenezkoak baizik ez direla,orain arte behintzat multzo hori,guztiori ahaidetasun kontuan biltzenduen lokarria.

    denbora luzez. Garaiko zientzialarigehientsuenekin bazuen gutunharremanik (Hans Sloane, LondresekoBritish Museum-eko liburutegiarensortzaileetarikoa eta Royal Society-koburu izatera iritsi zenarekin, WilliamsJones matematikariarekin, Wyne etaPerry natur zientzia-gizonekin... ) etautzi zituen eskuizkribuetarik batargitaratu nuen duela urte batzuk. Hauhiztegitxo poliglota bat da, hots,euskara-latina-ingelesa eta gaelikoa.Nabari da bere obra nagusienean,Archaelogia Britannica, ... (1707),hizkuntza zeltak eta euskaraahaidetzat jotzen zituela, eta mendekoideiei jarraikiz, esaten digu, eskoziera,irishera, euskara eta espainierazaharra hitz zerrenda batzuen medioz(batetik hamarrerako zenbakiakadibidez) frogatzen bide denarenarabera izter-lehengusuak direla.

    Beste eruditu bat JohnChamberlaine (1666-1723) –Gorka,Danimarkako printzearen ganbarazainizan zena–, bere aita Edouard-enbideari jarraitu ziona Angliae Notitiae...1692, argitaratzen. Haren liburuenartean aurkitzen da Amsterdamenhizkuntza anitzetara itzulirik plazaratuzuen Oratio Dominica... (1715), hauda, Gure Aita..., ekialdekohizkuntzetan adituek egindakoitzulpenak bilduz.

    6

  • BASQUE LEGENDS(London, 1877)

    Webster izan genuen euskalliteraturaren lehen zabaltzaileetarikoaIngalaterran. Esan dugunez, jada1865ean aipatu zituen pastoralakLondreseko kazeta batean. Geroago,biltze eta itzultze lan handi batenondorioz, hau da, Lapurdin batik batbilduriko legendekin eta Vinsonekeuskarari buruz idatzitako saiotxo ttipibatekin, Griffith and Farranargitaletxean.

    Berrogeita zazpi ipuin bildu zituenbertan eta hauetarik lau P. Sebillot-ekfrantsesera itzuli zituen eta Contes desProvinces de France-n argitaratu.Beste batzuk Vinsonek bere LeFolklore du Pays Basque (1881)ospetsuan.

    Bigarren edizioa 1879an agertu zen,baina Vinsonen lana gabe. Badu,ordea, eranskin benetan interesgarria,Basque Poetry izenekoa (235-276 or.),hau da, euskal poesiaren azterketa.Alde batetik, pastoralak, poema etakanta anonimoak aipatzen ditu, eta,bestetik, idazle ezagunak hala nolaEtxahun, Iparragirre eta Elizanburu.Bertso horiek euskaraz eta ingelesezdaude.

    7

    Edward Spencer Dogson euskaltzale ingelesa (1857-1922).

    Euskal Leiendak,Londresen 1877anargitaratu ediziokoportada.

  • Ipuinen bilketan lagundu ziotengehienak andreak izan ziren. Badirudibatzuk sutondoan kontatuak zirela etabeste zenbait beste modu honetanbilduak. Lehenik goizaldean joatenzen errekan goiti amuarrainakharrapatzen; hauek saskiratuakzituenean herriko apaizaren etxeanate-joka agertzen zen. Horrek osogogo onez errezibitzen zizkionamuarrainak. Azkenean, biok atsorenbatekin elkartzen ziren kafe garaikosolasa haren ipuinekin goxatzera.Websterrek biltzen zituen arkatzez, etaapaizak argitzen konprenitzen ezzituen hitzak.

    Hitzaurrean, urte asko beranduagoJulio de Urquijori idatzi gutun bateanaitortuko dion bezala (1907-III-19),Max Müller-en teorien jarraikitzaileageri zen, honen irakurketareneraginez uste baitzuen ipuinakEkialdetik zetozela, baina geroagoohartu zela herri-ipuinak zibilizaziobaldintza berdinen aurrean multzolabur bat osatzen duketela etabereizkuntza bakarrak lekuko kolorea,hizkuntza eta gauzak kontatzekomoldeak direla.

    8

    1877ko edizioanAxeria ipuinaz eginirudia.

    Euskalpoesiaz1879koedizioan egin

    sarrera.

  • Informatzaileen artean honakoizenak topatzen ditugu: 1. EstefanellaHirigarai Ahetzekoa; 2. Gaña-haurraHirigarai; 3. Pierre Bertrand;4. Laurentina Kopena; 5. FantxunBeltzarri; 6. Katterina Elizondo;7. Gaxina; 8. Louise Lanusse,Donibane Garazikoa; 9. Louise Anyoteta 10. Laurentina Kopenaren ahizpa.

    Zortzi sail ezberdinetan bereizizituen: I. Tartarori buruzko leiendak.II. Heren Sugearenak. III. Animalienak.IV. Basa-jauna, Basa-andrea etaLaminak. V. Sorginak eta sorginkeriak.VI. Misteriozkoak: a) Herrialdezeltetakoak bezalakoak;b) Frantsesetik hartuak. VII. Erlijiozkoak.

    Xipri Arbelbidek 1993an, Baionakoherri liburutegian lotan zetzan bertsioorijinala transkribatu eta hitzaurrebatez lagundurik argitaratu zuen lehenaldiz ingelesezko itzulpena, ehun etahogei urte beranduago. Bereargitalpenean beste hiru kontalarienizenak ageri zaizkigu, alegia,M. Larralde Senperekoa, Maria HiriartSarakoa eta Bidarraiko errienta zenJulien Olhasso. Ikus dezakegunez,argi eta garbi dago ipuin kontalarigehienak emakumeak direla, gureanbezala beste lurralde eta hizkuntzetanere gertatu ohi dena.

    Euskaraz plazaratu zen lehenbilduma Jean François CerquandFrantziako Akademiako behatzaileakburutu zuen Paueko Bulletin de laSociété des Sciences, Lettres et Arts(1874-1885) errebistan frantsesez etaeuskaraz... Ehun eta hamazazpifrantsesez eta zortzi gutxiagoeuskaraz.

    9

    Xipri Alberbidek1993an egin

    edizioaren portada.

  • Garai beretsuan Abbadiakbultzaturik Augustin Etcheberri saratarpoetak bildu eta idatzi zituen zenbaitipuin. Tamalez duela oso gutxi arte ezdira argitaratu, Kalzakorta jaunakLamia, Sorgin eta Tartaroen erresumaezkutua (Labayru, 1997) titulupollitarekin plazaratu arte, hain zuzen,azterketa eta facsimilez horniturik.

    Lan honi buruz Websterrekidatzitako erreseina batean honakohau dio, alegia, testuok jasotzerakoanoso zehatz-mehatz egin behar dela,impsissoma verba, helenista batekgrekerazko palinpsesto bat eginenlukeen eran, zeren atso eta laborarienixtorio hauek aspaldiko kontuak edotagertaera eta jakintza oso zaharrakadieraz bailitzateke. 10

    Javi Cigaren koadrobatez Miraguanoargitaletxeak 1989anegin portada.

  • Beste zenbait bilduma ere XIX.mendean argitaratu ziren, hala nola,J. M. Goizuetarena (Leyendasvascongadas, 1851) gaztelaniaz,F. Michelena (Le romancero du paysbasque, 1859) frantsesez, edotaM. Monteirorena (Legends andpopulars tales of the basque people,1887) ingelesez, baina hauetazVinsonekin batera esan behar da,ipuin horiek ez dutela ia deus ereikustekorik herri-ipuinekin.

    Beraz, Webster, Cerquand etaEtcheberri ditugu XIX. mendekobiltzaile nagusiak, bertako etaatzerriko folkloristak, XX. mendekobiltzaile nagusi izan diren Barandiaraneta Azkueren aitzindari.

    11

    Baionako HerriLiburutegian

    dagoen IpuinezWebsterrek egin

    eskuizkribua.

  • SPAIN (1882)

    Londresen Simpson Low, ea.argitaletxean plazaratu zen bidaia--gida hau Foreign Countries and BritishColonies «Atzerriak eta BritainiarKoloniak» izeneko bildumaren ale batda. Bederatzi kapitulutan idatzia, hiruaurkibide eta halako gidetan ohikoziren zenbait irudi ederrez hornitutadago. Euskaldunei eskainitako zatitxoaoso ttipia da benetan (70-73 or.) Etahala iberiar nola zeltiberiarrekin bateraikertzen ditu.

    12Londresen 1882anEspainiari buruzidatzi liburua.

    Spain liburuko irudietarik bat: Cadiz-eko portua.

  • 13

    LE DICTIONNAIRE LATIN-BASQUE DE PIERRE D’URTE (1895)

    Websterrek Ingalaterrako Earl ofMaccesfielden gazteluko liburutegiandagoen eta Betiri Urte donibandarrak1715. urte inguruan idatzi Dictionariumlatino-cantabricum delakoaren(MS. 112 N 13-17) berri ematen digu1895ean plazaratu lantxo batean.Dena den ez dirudi interes gehiegiriksortu zuenik bere aipamen eta hiztegizatitxoak (A, ab, abs-etik ablegare-rainokoak) euskal hizkuntzalarienartean, Azkue jaunak, «es y creo serásiempre obra inédita», baitzioen.

    Ez ziren gauzak honela gertatu,ordea, neronek plazaratu bainuen niredoktore tesi gisa (Donostia, Mundaiz,1989) donibandarraren eskuizkribuosoa, eta ez soilik orijinalaren latina--euskarako 2.457 orrialdeentranskripzioa, baizik eta ikerketa etaeuskara-frantsesa-gaztelania-latinahiztegia berregituraturik, Websterrekireki bideari jarraikiz eta euskallexikografian urrats aski interesgarriaemanez, ene uste apalean.

    Betri Urteren Latin-euskara hiztegiaz 1895ean egin artikuluarenportada.

  • Kontuan hartzen baduguLarramendiren Gramatika, edo ElImposible Vencido... «Ezina egina»Salamankan 1729an agertu zela etaHarrietena Baionan 1741ean, besteaurkikunde edo ediren harrigarririkegiten ez den bitartean (Jacques deBela, Dominique Bidegaray, e.a.) iritsizaigun lehen gramatika luzea Pierred’Urterena dela aitortu behar dugu.

    Fonetika oharrek, esaera zaharrek,etimologiek, hiztegi bereziek, aditzaz300 orrialdetik gorakoek, esaldi etahizkuntza ardurakoek, joskeraz etaerretorikaz ematen dizkigun albisteekgramatika benetan aberats etainteresgarri baten aurrean gaudelaadierazten dute. Eta hauxe da prezisoWebsterren iritzia, aditzarenxehetasunak Larramendik baino askozzehatzagoa ematen baitizkigu.Intxauspe eta Bonaparteren azterketenaitzindari bilakatzen da, gainera.

    PIERRE D’URTE, GRAMMAIRECANTABRIQUE BASQUE (1900)

    Ingalaterrako Watlington herrixkan,Shirburn gazteluko liburutegian badaeskuzkribu bat, honela katalogaturik:Pierre D’Urte, Grammaire cantabriquebasque, North Library, 112, H 18.Hemendik kopiatu zuten A. Clark etaLl. Thomas jaunek 1892-93 urteetangramatikako zenbait frantses-euskarahiztegitxo, eta beste zatitxoak Oxford-eko Bodleian Libraryndaudenak (MS, nº 31640, 32380).Badago lurralde urrun haietatik at,gertuago, Baionako aipatu liburutegianUrteren beste eskuzkribu bat MargaretLée kopiagile profesionalak egina etaWebsterrek 1906an oparitua, 468orrialde dituena.

    Vinsonek eta Clark-ek 1893anplazaratu zuten Revue de Linguistiqueet Philologie Comparée deituangramatikako zenbait hiztegitxo edoizen zerrenda. Hala ere, Urtekfrantsesez 1712an gutxi gorabeheraidatzi zuen Euskal GramatikaWebster-ek moldiztegiratu zuenlehenik zatitxo bat (1896) etageroxeago oso-osorik. Parte handibatean Abbadiaren diru laguntzazargitaratu zen ehun aleko edizioa,Bagnères-de-Bigorre-ko D. Berot-enargitaletxean 1900. urtean.

    14

  • Gramatika honen kaosa aipatua izanden arren, kontuan hartu behar da Urtekez zuela argitaratu eta material hauekplazaratzekotan ziurrenik beste ordenabatean emanen zizkigula, dudarik gabe.Websterren edizioa, noski, besteberrikuste eta antolamendu berriarenbeharrean aurkitzen da.

    Urtek Bibliaren itzulpena ere hasizuen, baina lehen bi liburuekin nekatubide zen, alegia Testamentu ZaharrekoEthorquia eta Ilkhitcea-ren hogeita bikapitulu besterik ez baitzigun utzi. Zatihauek Llewelyn Thomas-ek argitaratuzituen Oxford-en 1894an, tituluhonekin, The earliest Translation of theOld Testament into the BasqueLanguage (a fragment), hots,«Testamentu zaharreko itzulpenikzaharrena euskarara (zati bat)». Aitzin--solasgileak Websterri eskerrakematen dizkio sarrera hitzetan, euskalgaiez duen jakituriaz lagundu diolako.Halaber liburu hau bi eranskinezhorniturik dator. A, Vinsonek egina,itzulpenean ageri diren adizkerezosatua, eta bestea, B, EdwardSpencer Dodgson euskalariakBibliaren euskal itzulpenez egina.Hauen artean azpimarra daitekeGeorge Borrow protestante etapoliglota ingelesak bultzatu etaargitaratu zuen Oteiza medikuakgipuzkerara itzulitako Evangelioa SanLucasen guissan (Madrid, 1838).

    15

    Betri Urteren EuskalGramatika-z 1990ean eginliburuaren portada.

    Euskal herriko ikusgarriak arrotz batentzat1901ean plazaratu portada.

  • Hitzaurrean dioen bezala, gaiak ezdaude guztiz argituta, erabili duenbiblioteka bakarra etxean daukanaizan baita. Halere, bere ahaleginean,itzulpenak eta bigarren eskukodokumentuak saihesten eta herrikojendearekin, euskara oso ongimenderatzen ez duen arren, zuzeneanhitz egiten saiatu dela diosku. Honaliburuan biltzen dituen hamalauartikuluen tituluak euskaraturik:

    I. Euskaldunak.

    LES LOISIRS D’UN ÉTRANGERAU PAYS BASQUE (1901)

    Websterrek interes handiena etabereziena zuten artikuluen bildumazliburu eder bat osatu zuen bereadiskideen artean banatzeko. Honakotitulua ipini zion, Les loisirs d´unétranger au Pays Basque, alegia,«Atzerritar batek Euskal Herrian atxikiditzakeen entretenimenduak».Châlons-sur Saône-n inprimatu zuenE. Bertrand-en etxean.

    Liburu hau aski edizio arraroa etaaurkiezina bilakatu zenez, duentituluaz gain, beste honekin eman duargitara berriki Elkarlaneanargitaletxeak: À la découverte desBasques. Moeurs et Institutions,République des Pyrénées, Faceries,Pastorales, etc. «Euskaldunen bila.Ohiturak eta Erakundeak, PiriniotakoErrepublika, Iruzkiak, Pastoralak, e.a.»(Donostia, 1998), ManexGoyhenetcheren hitzaurre ttipi batezlagundurik.

    Artikuluak zientzi arlo ezberdinezdira, hala nola, historia,hizkuntzalaritza, antropologia,eskubidea, teatroa, dantza, poesia...Eta egia baldin bada, zenbait lan,batez ere euskaldunen etorkiaz mintzodirenak, zertxobait pasatuxeakdaudela, beste batzuek sorkuntzazkointeres bera mantentzen dute, eta

    16Euskaldunakerideiten 1901eanplazaratu liburuaren1998ko portada.

    garaiko informazio berezia eskaintzen:pastoralak, bertsolariak,gaztainondoen eritasuna, burnibideak,gizon eta andreen arteko harremanak,Euskal Herrietako biltzarrak...

  • II. Behe-Pirineoetakodepartamenduan egin zenbaiteraikintzei buruzko oharrak.

    III. Monforteko Simon eta inglesparlamentua (1248-1265).

    IV. Pirinio lurraldeko ohitura etaerakundeez zenbait ohararkeologiko.

    V. Errepublika hitzaMendebaldeko Pirinioetan.Agiri ezaugarriak.

    VI. Euskal Herrietako lurkomunalez egin nazioartekoitunak. Agiri ezaugarriak.

    VII. Euskal Herriko eta inguruetakozenbait inskripzio.

    VIII. Euskal pastoralak.

    IX. Aziendaren elkar-segurantzaketa Frantziako hego--mendebaldean eta EspainiakoIparraldean emandakolaborarien arteko itunak.

    X. 1892-1894ko urteetan zeharatzerritarrek euskarari buruzegindako zenbait lanez.

    XI. Euskaldunen arteko zin egitenagusia.

    XII. «Sator-Arepo» formulamagikoa.

    XIII. Nola Espainiako artzapezpikueta kardenal baten irainetarikingles batek defendatu zitueneuskaldunak 1888an.

    XIV. Behe-Pirinioetako estatunagusiaren mapaz.

    17

    Serorei buruz 1905ean plazaratu artikuluaren portada.

    Hamalau artikulu hauek benetangarrantzitsuak dira euskalhistoriografiarako, zeren ikerketakonparatiboak egiteaz gain, betisaiatzen baita esaten dituenak piècesjustificatives, hots, testu justifikatzaileedo agiri ezaugarriak direnezhorniturik joan daitezen. Honekbehartzen zuen, jakina, artxiboetan(adibidez, Sarako udaletxekoan...) etalehen eskuko liburuetan murgiltzera.

  • GUTUNAK

    Hainbat zientzia-gizonekinharremanetan izan zenez, gutunmultzo aberatsa idatzi zuen, noski,batik bat frantsesez eta ingelesez.Philippe Veyrin-ek Baionako EuskalMuseoan aurkitu eta zenbait plazaratuzituen (RIEV, 1934-1935). Besteakbeste, Louis Lucien Bonaparte,Abbadie d’Arrast-eko Anderea, LeonHiriart artxiberoa, De Bidegarayipuinak frantsesera itzultzen ari zena,Miguel de Masso Auritzeko alkatea etaKarmelo Etxegaray historialariarekinizandako gutunak irakur ditzakegu.Beste aldetik, Julio de Urquijorekinedukitako harremanen ondorioz badirabeste batzuk RIEV-eko zuzendariakargitaratu zituenak Rodney Gallop-enA Book of the Basques... (London,1930) komentatuz bere «Vascófilos

    18

    Julio Urkixori bidali gutun-azala.

    WW sinatuz WentworthWebsterrek 1906an ingelesez

    idatzi gutuna.

    ingleses» artikulu ospetsuan. Baina,oraindik argitaragabe daude AntonAbbadiari ingelesez idatzi zizkiongutunak eta Pariseko LiburutegiNazionalean (nouvelles acquisitionsfrançaises «frantses erosketa berriak»,nº 21748 sailean) aurki daitezkeenak,garaiko jakintsu hauen kezkak zeinziren jakiteko interesgarri etanahitaezko direnak

  • ESKUZKRIBUAK

    Aipatu berri ditugun gutunez at,argitaragabe utzi zituen lanen etaBaionako Herri Liburutegian aurkituditugunen artean, Arbelbidekplazaratu Ipuinen etorkizko bertsioazaparte, Jean Etcheberri UztaritzekoGurutzearen Alabak eskolakokalonjearen Arroltze Ohoina antzerkiadago. Saran 1884an eskolako neskekantzeztu obratxoa da, Louise Sellésaratarraren orijinaletik kopiatu zuena(MS, z. 88) eta guk Egan-en argitaratugenuena (1986). Badirudi frantsesetikmoldaturik dagoela. Antzerkitxo honekhelburu bezala gazteak libertiarazteaz

    19

    Sarako Crespotegitik 1906an ingelesez igorri gutuna.

    Rixard beldurgabearen pastoral eskuizkribua.Jean Etcheberrien Arroltze ohoina antzerki eskuizkribua.

  • protestante eta euskaltzale handiarenbizitza eta idazlanen berria laburzki.Ongi merezitakoa du, beraz, Bechieniaetxaltean euskaltzaleek eraiki ziotenoroitarria:

    Wentworth WebsterEuskaldunen adiskideKartsu eta jakintsuari

    1828-1907Etche huntanBizi izan zen Hamabi urthe

    Krespotegian hil zen.

    gain, Lapurdiko apaizak hainbestekezkatzen zituzten herri sinesteak, etasorginkeriaren gaia zuen antzezgai.

    Baionako Euskal Museoarenliburutegian (tamalez hamaika urtejada itxia dagoen altxorra), Manu de laSotak 1966an eginiko oparia ere aurkidaiteke: Andre Usoa eta bere orratzeipuina (MS. 91).

    Balirateke hainbat xehetasungehiago esateko ingeles euskaltzalehonetaz, baina, hona bada hemenemana Wenthorth Webster apaiz

    20

    Wentworth Webster-en oroit-harria Sarako Bechienia-n.

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

    • Patri Urkizu.

    • Koldo Mitxelena Kulturunea.

    • Baionako Herri Liburutegia.

    • Joseba Olalde argazkilaria.

    Zuzendaritza: Mikel Atxaga

    Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

    Ale-kopurua: 2.000

    © Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

    Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    Maketazioa: José Luis Casado González

    Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

    Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

    ISBN: 84-457-1611-5 (Obra osoa)84-457-1615-8

    L.G.: BI-3124-00

  • Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

    Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

    KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

    DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística